Organigrama azalpena
Organigramako lehen postuan GERENTZIA dago; BULEGO TEKNIKO, ADMINISTRAZIO eta KALITATE departamentuetan gertatzen den guztiaren berri izan behar dute bertan beti.
BULEGO TEKNIKOAn, produktua egiteko bezeroak emandako dokumentu guztiak lantzen dira; behin aztertu eta kontrolatu ondoren, PRODUKZIOra pasatzen dira. Departamentu hori hainbat sailetan banatzen da: BILTEGIA, KOADROAK, KABLEATUA eta KUDEAKETA. Azken horretan arduratzen dira aurrekontuak egiteaz, produkziora aginduak emateaz, produktuak identifikatzeko etiketak, jarraibideak…
Beste aldetik, ADMINISTRAZIOA dago, sail hauetan banatuta: KUDEAKETAn egiten dira bezero/hornitzaileen eskaerak, hornitzaile/bezeroen fakturak, hornitzaileen emate-agiriak…; FINANTZIAZIOAn, diruzaintzarekin lotutako guztia lantzen da, kobrantzen/ordainketen aurreikuspenak, inbertsioak, kontabilitatea…; GIZA BALIABIDEetan, kontratuez, fitxaketez, baimenenez… arduratzen dira; eta PREBENTZIO departamentuan, lan arriskuen prebentzioarekin lotutako gaiak lantzen dituzte.